XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrezkeroko arantzazu-zaleok, eliz artan sartzen goazen bezela, aien iritzirako, Errodrigoren Miraria berbera ikusten degu aurrez-aurre, aldare-erdian: Irudi bera, kanpai bera, elorri bera... Eta Amaren grazi-laguntzen euria berriztu nai ba'degu, eginkizuna ere Errodrigori agindutako eginkizuna berbera bete bearra izaten degu danok.

Aor, bada, nola danok geran Errodrigo eta nola danok berrizten ari geran lenbiziko Gertaera Nagusia.

Argatik gure aurrekoak, Arantzazuko berri ezer jakitekotan, Agerkuntza jakin nai izaten zuten.

Ezer kontatzekotan, uaxe konta.

Ezer gogoratzekotan, uaxe gogoratu ta auznartu milla bider.

¡Antxe zegon, aien usterako, geroko kondaira guzia!.

II - Gertaera Nagusia.

Arrazoi zuten alde ortatik gure aurrekoak.

Gertaera Nagusi artan dago, kondaira osoa ez ba'da ere beintzat, geroko gertakizunen sustraia ta asiera.

Agerkuntza ua beste edozein agertuera bezela izan ba'litz, iñolazko gauza arrigarri edo miraritsurik gabe jazo izan ba'litz, ezin ulertuko genduken gaur nola atera zezaken ainbesteko zirrara ta zalaparta euskal-errietan, nola bereala paketu zitezken jendeak,(...).